XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da horrela gertatzen, ordea, aipatu dugun P apollorekin.

Hain preziatua eta bakana izanik, haren biotopoa hain txikia denez eta hondatu egin dezaketen zenbait faktore kontutan hartuz, zaindu beharrezkoa gertatzen da oso.

Baina ezer gutxi lortuko dugu espezie bat zainduz, haren biotopoa bereziki zaintzen ez badugu: bere transformazio eta hondamena eragin lezaketen faktoreak aldentzen saiatu behar da.

Zoritxarrez, eskaera ekonomiko eta elikadur produzioagatik, gaur egun, geroz eta biotopo gehiago transformazio edo hondamen sakonak eraginik daude.

Kontutan har ditzagun, adibidez era guzietako hondakinak, satsudura, obra publiko handiak, monokultiboak, hiriguneen hedapena, oihan-eskualdeen explotazioa, hirigintza e.a.

Dudarik gabe, transformazio hauek mesede handia egin diote gizarteari; baina, beti ere, landarediaren eta faunaren galeran.

Agian kasu askotan aldez aurretik estudiatuz, helburu berdina lortuko litzateke hainbat kalte egin gabe.

Informazio zehatza eta ardura piska bat nahikoa litzateke konpon ezineko kalte hori alderatzeko.

Kapitulu honen lehen parteaz (hau da, fauna lepidopterologikoaren ezagumenduaz) Donostiako Aranzadi, Natur Zientzi Elkartea, Gasteizko AEPNA eta Madrideko SHILAP-en bidez ari gara.

Datuak jasoaz, bakoitzari gehienik interesatzen zaion eskualde geografikoaz kolezio ahalik zabalenak egiten saiatzen gara.

Aranzadiko kolezioa maila internazionaleko kolezioa da, kultur ondasunez nahiz interes zientifikoz; azken urteotan jaso ditugun ezagumenduez interesatua legokeen edonorrentzat zabalik dago.

Landako oreka biologikoa mantendu beharra aipatu nahi nuke berriro: intsektilkari eta belarrilkariak neurriz gain erabiltzeko ohitura alderatu egin behar;(...).